Errepresioaren biktimak bildu ditu Egiari Zor fundazioak

Guaixe 2012ko apirilaren 25a

Igandean aurkeztu zen Donostian jendaurrean Egiari Zor fundazioa. Bere egitekoa Espainiako eta Frantziako estatuen errepresioaren biktimak biltzea da. Horrekin batera, "errepresioaren eta gatazkaren ondorioz hil diren, zauriak jasan dituzten edo torturatuak izan diren pertsona guztien oroimena eta duintasuna aldarrikatzea" da fundazioaren helburua. Fundazioko kideen artean daude Muxi Mariñelarena (anaia Pello espetxean hil zen, gaixo zegoela behar bezalako zaintzarik izan gabe) edota Alain Berastegi (7 orduz bahitu, torturatu, mehatxatu eta kolaboratzeko eskatu zioten poliziek).