Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan Idiazabal Jatorri Izendapenak urteko gazta berriaren aurreneko mozte ekitaldia egin zuen Iruñeko Napardi elkartean. Kontseilu arautzaileko presidente Jose Mari Ustarrozek azaldu zuenez, iaz jatorri izendapenak 1,2 milioi kilo gazta ekoiztu zituen, aurreko urtean baino %16,5 gutxiago. Kontsumo jaitsieran krisiak eragina izan du. Ustarrozek argitu zuenez, 2010ean ekoizpen errekorra izan zen. Iaz stock-a zuten gaztandegiek eta, gainera, salmentak jaitsi ziren. "Horregatik, ekoizpena murriztea erabaki zen iaz". Idiazabal Jatorri Izendapenak aurten iaz bezainbeste gazta ekoiztea aurreikusi du. Sakanako gaztagile artisauak: Egiarretako Ezkurra-Eskisabel; Uharte Arakilgo Arza, Ceberio y Martiarena; Arruazuko Albi; Unanuko Balda, Artola y otros; Arbizuko Balda-Etaio; Urdiaingo Sarabe; Altsasuko Larrezabal. Sakanako gazta ekoizle handiak: Olatzagutiko Quesos La Vasco-Navarra.