Goi tentsioko linearen aurka lanean

Guaixe 2012ko apirilaren 25a

Espainiako Gobernuak dekretu baten bidez jakinarazi du goi tentsioko linea gehiago behar diren edo ez jakiteko hausnarketa eginen duela. Gas eta elektrizitate sektorean kostuen eta sarreren artean dagoen desoreka zuzentzeko neurriak hartu nahi ditu gobernuak. Horrekin batera, Red Eléctrica Españolak planifikazio berria aurkeztu beharko dio gobernuari, krisia eta kontsumo jaitsiera kontuan izanik. Berria jakin bezain laster Autopista Elektrikorik Ez taldeko bozeramaile Alberto Friasek esan zuen gobernuak dekretuarekin arrazoi eman diela. Taldeak Madrilgo gobernuak Deikaztelu-Itsaso artean aurreikusia duen egitasmoa bertan behera utzi arte lanean jarraituko dutela. Hala, toki-erakundeetako 10 kidez osatutako batzorde bat sortuko da eta Nafarroako Gobernuarekin eta beste administrazioekin harremanetan jarriko dira, halako azpiegiturak beharrezkoak ez direla azaltzeko. Bestalde, astelehenean, 18:30ean, manifestazioa deitu dute Lizarran.