Besteen garapen-esperientzietatik ikasteko

Guaixe 2012ko apirilaren 26a

Sakanan garapena sustatzeko gizarte-sareak, Sakantzen Sareak, beste toki batzuetan ekonomia-krisiari, langabeziari edo despopulazioari aurre egiteko izan diren esperientziak ezagutzera emanen du. Zerain, Lea ibarra, Tafalla aldea, Asturias eta Arrasateko Kooperatiben berri emanen dute bertako protagonistek. Sakantzen Saretik azaldu digutenez, "beste eskualde edo herri batzuetan arrakasta izan duten esperientziak dira eta horiek aurrera eramateko izan duten modua ezagutzera emanen digute". Sakantzen Sareko kideek ibarrean jasaten dugun egoerari irtenbidea bilatu nahian, esperientzia horietatik zer edo zer ikasteko asmoarekin antolatu dute hitzaldi zikloa.Egitaraua Nafarroako erdialdea: garapen prozesuan itunak eta aliantzakGaur, 19:30ean, Irurtzungo udaletxean. Laburpena: Garapenaren aldeko apustua Nafarroako Erdialdean, lan eremu ireki batetik pasatu den Garapen Patzuergoa da. Lan honen adibide batzuk: jarduera sarea eta Nafarroako ardoaren ibilbidea, lurralde arduratsu baten aldeko ituna edo berdintasun plana" Hizlaria: Cristina Baiona, Nafarroa Erdialdeko Garapen Patzuergoko kordinatzailea. Soziologoa. Demografian eta Landa Garapenean aditua. (Gaztelaniaz)Lea Ibarra hil ala biziko jokoanMaiatzaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Arbizuko udaletxean. Edukia: 1970eko hamarkadan, Lea Ibarreko gazteriaren artean herri txikion hondamendiari aurre egiteko mugimendu bizi bat sortzen da. Zoru industrialik ez zegoen, enpresak sortzeko tradiziorik ere ez, langabetuen kopurua izugarri handia zen. Gaur eskualdeak eskaintzen duen argazkia oso bestelakoa da" Hizlaria: Sabin Kortabitarte, Okamikako Industrialdeako gerentea. Ingeniaria. (Euskaraz)Gizarte industrialaren ondorengo gizartean kale eta baserri-giroaren arteko harremanak: perspektiba berriaMaiatzaren 10ean, ostegunean, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur guneaEdukia: Perspektiba berri honek hiri eta herrien arteko harremanen ezaugarriak eta baldintzak azaldu nahi ditu gizarte aldakor honetan. Gizartea perspektiba industrial batetik postindustrial batera aldatzen ari baita halabeharrez.Hizlaria:  Jaime Izquierdo, Asturias Printzerriko Gobernuko langilea. Ingurugiro eta lurralde garapenean aditua. Hainbat libururen egilea, besteak beste Asturias, región agropolitana: las relaciones entre el campo y la ciudad en la sociedad posindustrial. (Gazteleraz)Zerain herri txiki bat bere etorkizuna lantzenMaiatzaren 17an, ostegunean, 19:00etan, Etxarri Aranazko udaletxean. Edukia: "Bere ondare naturala eta kulturala babestu, berreskuratu eta erakusteaz harro dagoen herria da Zerain. Honek herritarren etorkizuna lantzeko gaitasuna areagotu du, eta etorkizun hau naturari lotutako nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpenen bidezko salmenta duina eta ondare bereziak erakartzen duen bisita eta turismoan oinarritzen da." Hizlaria: Jakoba Errekondo, Zerain Dezagun Fundazioko gerentea. Paisajista eta Tekniko agronomoa. Paisaia Kulturalean oinarritutako Landa Garapenean espezializatua. Iritzi emailea Argia eta Sustrai aldizkarietan eta Euskadi Irratian. (Euskaraz)Kooperatiba gakoak Fagor taldearen arrakastanMaiatzaren 23an, asteazkenean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur etxean. Edukia: Fagor Taldea, zortzi kooperatibaz osaturik, Mondragonen sortu zen kooperatiba mugimenduko lehena. Hasieretatik kooperatiba oinarriak eta elkartasun tresnak batu ditu, hainbat krisialdi gainditzeko aukera eman diona. Hizlaria: Juan Jose Ansoategi, Fagor Taldearen lehendakari ohia. Mondragon Kooperatiban hogeita hamabost urte baino gehiagoko esperientzia. (Gazteleraz)Informazio gehiagowww.sakantzen.org