Martinez eta Verdugo aurreran

Guaixe 2012ko apirilaren 26a

Aurreneko etapa akabera gorabeheratsuan tropel buruan makina bat eraso izan ziren. Antolamendu handirik gabeko esprintean Bradley Wiggins izan zen indartsuena. Egoi Martinez eta Gorka Verdugo irabazlearen denbora berean sartu ziren 12. eta 13. postuan. Jorge Azanza, berriz, 90. izan zen 2:27ra. Garaipenak lider postua eman dio Wigginsi.  Sailkapen nagusian aurreneko sakandarra Gorka Verdugo da, 46. 25 segundora. Egoi Martinez, berriz, 61. postuan dago sailkatuta 30 segundora. Jorge Azanza altsasuarra 90. postua du, 2:54ra. Gaurkoan Montbeliard eta Moutier artean ibiliko dira txirrindulariak, 149,1 km-ko ibilbidean.