Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan Bilduko hainbat alkatek, tartean Altsasuko Garazi Urrestarazu Zubizarretak, adierazi zuten "kezkaz" hartu dituztela Osasun Departamentuak egin nahi dituen aldaketak. "Benetan berrantolaketa gisa saldu nahi dutena osasun zerbitzuen murrizketa salbaia eta sakona dela uste dugu. Hiritargoaren oinarrizko zerbitzuetako eta eskubideetako baten murrizketa; Osasunerako Eskubide Unibertsalaren aurkako erabateko neurrien bonbardaketari gehitzen zaion murrizketa". Bilduko kideek salatu zuten irailean egindako murrizketek eragindako ondorioak ez direla aztertu, eta, gaineratu zuten Osasun Departamentuak ekonomian oinarritutako erabakiak besterik ez dituela ateratzen. Bilduk osasungintzako profesionalen eta udal arduradunen hitza entzuteko exijitu dio gobernuari.