Zubieta txapelketako txartel bila

Guaixe 2012ko apirilaren 27a

Burunda pilotalekuak, atzera ere, Asperen adarreko txapelketarako sailkapen partida hartuko du 22:00etatik aurrera. Aurreko ostiralean Joseba Ezkurdiaren kontra jokatuko du gaurkoan Aitor Zubietak. Irabazleak txapelketako partidan Iker Arretxeren kontra neurtu beharko du. Jaialdia zabalduko duen partidan Ladis Galarza eta Zabaleta neurtuko dira. ETBk emanen du zuzenean.