Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako EHNEko kideek sortu dute eta igandean Etxarri Aranatzen aurkeztuko dute. Gainera, Sakanako ekoizleen produktuak dastatu eta erosteko aukera izanen daSakanako EHNEk igande goiz pasa proposatu digu Etxarri Aranatzen; Ama-Lur azoka. Sakandarrek ibarreko abeltzain eta nekazariek ekoiztutako produktuak hainbat salmenta mahaitan ezagutzeko eta erosteko aukera emanen du azokak. Aurrerantzean antzeko jarduera gehiago iragarri ditu sindikatuak. EHNEko Sakanako kideak antolatzen hasi dira. Beraiek diotenez, "tokiko ekonomia bulkatzeko harri koskorra jarri dugu: Belardi. Egitasmo horren helburua Sakanako elikagaien kontsumoa bermatzea da". Horregatik, EHNEko ibarreko kideek "datozen hilabeteetan martxan jarriko ditugun ekintza mordoan Sakanako instituzio, erakunde eta biztanleei parte hartzea" proposatzen diete. Kontsumitzaile-ekoizleBelardi egitasmoaren helburua salmenta zuzena, tokiko edo gertuko elikagaiak eta ardura partekatua bultzatzea da. Sindikatutik azaldu dutenez, "salmenta zuzena eta ekoizle zein kontsumitzaileen arteko harreman ezberdinak bultzatu nahi ditugu, elkarren arteko konpromisoan eta merkaturatzeko bide motzetan oinarritutakoak. Izan ere, horrek harreman zuzena eta iraunkorra ziurtatzen du". EHNEko kideek azaldu dutenez, horrela "kalitatezko elikagai osasuntsuak eta bidezko prezioetan bermatzen dira kontsumitzaileendako eta ekoizleendako". Guztia sindikatua aurrera eramaten ari den ARCO egitasmoaren barruan kokatzen da. LogotipoaSortu duten ikur horrek Sakanan sortu eta egindako elikagai eta produktuak identifikatuko ditu.Egitaraua10:00etan Azoka irekiera. 11:00etatik 15:00etara Bertako ekoizleen produktuen azoka. 11:30ean Ardi mozte erakustaldia. 11:30ean Idiazabal gazta egite erakustaldia. 12:00etan Auzatea bertako ekoizleen produktuekin. 12:30ean Herri kirolak. 11:30etik 13:30era haurren txokoa. Goizean zehar bertako ekoizleen etxe-abere erakusketa, etxe-abere elikagaien erakustaldia, trikitilariak, zanpantzarrak, bertsolariak eta abar.