Romandiako Tourra

Guaixe 2012ko apirilaren 27a

Atzoko etapa esprintean bukatu zen eta berriro ere Sky taldeko txirrindulari bat izan zen indartsuena, oraingoan Jonathan Hivert. Gorka Verdugo 17. izan zen, Egoi Martinez 40. eta Jorge Azanza 69., hirurak ere irabazlearen denbora berean. Sailkapen nagusian Gorka Verdugo 45. da 25 segundora, Egoi Martinez 59. 30 segundora eta Jorge Azanza 85. da 2:54ra. Gaurkoan, tropelak La Neuveville eta Charmey artean ibiliko da, 157 km. Bestalde,Asturiasko 56. Itzulia gaur hasi eta igandean despedituko da. Pablo Urtasun lehian izanen da eta Geztela eta Leonen eta Errioxan ixkin egin dion garaipena lortzen saiatuko da. Azkenik, afizionatuen tropelak gaurtik igandera arte Arabako Hiru Egunetan parte hartuko du.