Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean erlojuaren kontra lan eginez despeditu zuten txirrindulariek itzulia. Etapa eta itzulia bera Bradley Wigginsek eskuratu zituen. Gorka Verdugo izan zen aurreneko sakandarra sailkapen nagusian, 28. postuan, irabazlearengandik 2:06ra bukatuz. Etxarriarrak itzuli ederra ondu du, ostiralean 9. sartuz eta larunbatean 4. sailkatuz. Egoi Martinez Romandian 71. bukatu du, 18:13ra eta Jorge Azanza, berriz, 78. 20:56ra. Bestalde, Rural Kutxako Danail Petrovek 3. bukatu du Turkiako Itzulia. Afizionatuetan, Rural Kutxako Ibai Salasek Arabako 3 Egunak proba irabazi zuen.