Aritz Lasak buruz buruko txapelketan parte hartuko du Aspeko aurre kanporaketetan bi sakandar garaitu ondoren. Lehenik Joseba Ezkurdia garaitu zuen eta ondoren, ostiralean, Aitor Zubieta. Etxarriarrak ez zuen aukerarik izan, eta partida azkar batean 22 eta 4 galdu zuen. Bestalde, bigarren mailako EPELen buruz burukoan aurrera jarraitzen duena Jose Javier Zabaleta da. Etxarrengoak ostiralean Altsasun 22 eta 11 irabazi zion Ladis Galartzari.