Belardiren jendaurreko aurkezpena

Guaixe 2012ko maiatzaren 2a

Belardik Sakanako abeltzainak biltzen ditu, ekoizpen eredua erabiltzen dutenak. Eredu hori horrela azaldu zigun Aberri Barandallak Beleixe Irratian (FM 107,3): "bertako lurretik hasi eta produktuaren akaberaraino, bakoitzaren aprobetxamendua norberak egitea, esplotazio familiarrak eta ardien kasuan, bertako arraza indartzea, orain arte egindako lanari segida emanez". Behar batetik sortu da Belardi, Barandallak azaldu duenez: "baserritik bizi nahi dugu. Dena larri dago, baina gurea ere. Gure produktuari irtenbide bat emateko bide bat da hau. Jendeari esan behar zaio horrek prezio bat duela eta guk ere konpromiso bat dugula ingurumenarekin, sozio-ekonomiarekin". Jendeak gizartearen zati txiki garrantzitsu bat direla azaldu nahi dute Belarditik. Sakanan bertan sortutako produktuak ibarrean bertan kontsumitzea sustatu nahi du Belardik, bai sakandarren artean baina baita erakunde eta ikastetxeen artean ere. Barandallak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu zuenez, "nolabait hasiera eman behar zitzaion eta Ama-Lur azoka antolatu dugu. Urtero errepikatzeko asmoa dugu, baina urtean zehar lanean jarraituko dugu, bertako produktuei bultzada emateko. Gure animaliek sano jaten badute zein emaitza duten ikusten dugu. Jendearengan zer esanik ez. Hori da pixka bat bulkatu nahi duguna". Makina bat ideia dituzte eta horiek gauzatzeko daude. AzokaEtxarri Aranazko plazan igandean 15 postu izan ziren. Horretaz gain, Ama Lur azokara hurbildu zen jende ugariak abereen bazka ezagutu, abereren batzuk ikusi eta ekoiztutako produktuak auzatean dastatzeko aukera izan zuten. Txikienendako txokoarekin batera, aizkolari eta harri-jasotzaileen erakustaldiak izan ziren. Baita ekoizleen produktuekin egindako auzatea. EkoizleakBelardi 15 ekoizlek osatzen dute baina haiek sustatzen duten ereduarekin bat egiten dutenendako ateak zabalik dituzte. Gaur egun daudenak dira: Legarbeko karakolak (Etxarri Aranatz), Ibar gazta (Unanu), Beriain gazta (Unanu), Juananeko gazta (Arbizu), Albi gazta (Arruazu), Aralarko, txekor haragia (Lakuntza), Gabari txekor haragia (Olatagutia), Sarabe gazta (Urdiain), Jeingenekoa esnekiak (Etxarri Aranatz), Larrezabal gazta (Altsasu) eta Uharte gazta (Uharte Arakil).