Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaberriaren etorrera eta azienda mendira igotzeko garaia iragartzen duten maiatzak jarriak daude dagoeneko. Atzokoan egin zuten lan hori etxarriarrek, bakaikuarrek eta iturmendiarrek. Pago enborra zutitzen aurrenak bakaikuarrak izan ziren, Hartzabalen ohi bezala eta herritik ikusgai dagoena. Bakaikuarren modura mendira maiatza jasotzera igo zirenak etxarriarrak izan ziren. Lanak eguerdiko 12:30 aldera egiten hasi ziren Meize gainean eta azkar asko despeditu zituzten. Euriari eman eta erabat busti aurretik egin zen dena. Lizarragako portutik bueltatu zirenak izan ziren busti zirenak, Etxarriko portutik jaitsi zirenak, ordea ez. Bakaikuarren moduran, etxarriarrek ere bidean zegoen lohiarekin argi ibili behar izan zuten irrist ez egiteko. Etxaju batek iragarri zuen, bestalde, iturmendiarrak maiatza jasotzeko lanak hasi zituztela. 18:00etan hasi eta 35 minutuko ahaleginaren ondoren plazaren erdian zutik zen 19 metro luzeko pagoa. Hilabete guztia egunen dira 3 maiatzak zutik. Iturmendikoaren kasuan aurtengo kintoendako izanen da egurraren salmentatik ateratako dirua.