8 eskaera 3 irrati lizentzietarako

Guaixe 2012ko maiatzaren 3a

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Altsasun FMko 3 irrati lizentzi komertzialak eskuratzeko 8 eskaera jaso ditu. Dialaren  "pluraltasuna eta eskaintza zabaltzeko" asmoz eginen du lizentzien banaketa Nafarroako Gobernuak. Lastaila baino lehen jakinen da zeinek eskuratuko duen lizentzia. Eskatzaileen artean ez dago Bierrik fundazioak, bere egoerak aurkezteko eskatzen zen ahalegin ekonomikoa egiteko aukerarik gabe utzi baitu. EskatzaileakAbian Komunikazioa SL (eskaera bakarra. Iruñea. Gorka Bueno Urrizelki da administratzaile bakarra eta herri guztietarako eskaera egin du); Agrupación Radiofónica SA edo Agrurasa (2 eskaera. A Coruña. Prisaren M80 irratia hedatzen da bere lizentzietatik); Radio Amanecer SA (eskaera bakarra. Madril. Zeta komunikazio taldea); Radio Publi SL (eskaera bakarra. Madril. Vocento taldea, ABC Punto Radio); Radiodifusora Navarra SAU (2 eskaera. Berriobeiti. Prisa Radio, Ser katea) eta Zeroa Multimedia (eskaera 1. Iruñea. Noticias taldea. Onda Vasca). Altsasun Ondas, S.A. enpresak du irrati lizentzia komertziala, Radio Navarra-Cope irratiak erabiltzen duena. Baimena 2014ra arte du. 1994tik 2003ko lastaila akaberara arte Radio Navarra-Copek estudioa izan zuen Altsasun eta bertatik zenbait ordu emititzen zituen. Gaur egun kontzesioa berremisioa egiteko erabiltzen da, eta Altsasutik ez da ezer emititzen. DialakFM 93,2; FM 97,3 eta FM 98,6.