Ibarreko txistorra puntan

Guaixe 2012ko maiatzaren 3a

Tafallako Embutidos Hartanco harategiko Javier eta Carlos Sarnago Rekaldek irabazi zuten VII. Nafarroako Txistorra Lehiaketa. Nafarroako Harakinen Gremioak antolatutako txapelketan Pako Aldasoro olaztiarrak ekoiztutako txistorra 3. sailkatu zen. Aurreneko 10 sailkatuen artean beste hiru harategi sakandar gehiago gelditu ziren: Irurtzungo Patxi Galartza, Urdiaingo Lopez de Goikoetxea eta Laket artesanos (Arbizu-Altsasu). Sarituen artean sakandarrak egoteaz gain, igandean ere epaileen artean bazegoen sakandarrik: Patxi Goikoetxea Zubelzu, Embutidos Arbizukoa. IkerketarakoIgandeko txapelketan aurreneko 10 postuetan gelditu diren ekoizleen txistorrak NUPen ikertuko dituzte, Animalia ekoizpen, Haragiaren Kalitate eta Teknologia taldeak hain zuzen ere. Mari Jose Beriain ikerketa buru dela, txistorraren kalitatean eragiten duten parametroak ikertuko dituzte, esaterako, kolorea edo koipea.