Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2000 esker kanpaina kalean dago eta herrietako taldeek egindako lana sumatu dugu. Azken aste honetan 100 bazkide batu zaizkigu Bierrik fundaziora. Dagoeneko 800en harresia gainditu dugu. Ea martxa honetan jarraitu eta 2.000 lortzen ditugun!Bierrik fundazioak sustatutako Guaixe astekariaren eta Beleixe irratiaren (FM 107.3) egoera kritikoari aurre egiteko 2.000 esker kanpaina abian jarri zen apirilean. Helburua Bierrikek 2.000 bazkide lortzea da, ez baitago beste modurik Guaixeren eta Beleixeren etorkizuna bermatzeko. Herriz-herri kanpainarekin bat egin duten taldeak sortu dira, boluntarioez osatutakoak, eta bazkideak lortzeko egiten ari diren lana txalotzekoa da. Kanpaina hasi genuenean, 663 bazkide ginen eta egun 801 gara, azken astean boluntarioek egindako lanarengatik bereziki.Baina hau ez da hasi besterik egin. Gure komunikabideak salbatzeko bide onetik goaz, baina oraindik ere asko zarete gure fundaziora batu behar zaretenak. Bazkideek dituzten abantailakAnimatu eta egin bazkide! Urtero 50 euroko kuotagatik trukean Beleixeguaixe txartela jasoko duzue, Sakanako 70 komertzio baina gehiagotan deskontuak egitea ahalbideratuko dizuena. Gainera errenta aitorpenean %25a desgrabatuko duzue (50 euroren ekarpenagatik 12,5 euro itzuliko dizkizuete). Hortaz, kuota erraz amortizatu ahal duzue eta, bide batez, Bierrik fundazioa lagundu.2.000 esker kanpaina herriz herriBazkideak lortzeko lanean murgilduta dauden Sakanako herriak: Irurtzun, Arakil, Irañeta, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Lizarragabengoa, Lizarraga, Dorrao, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu eta Ziordia. Bidean: Uharte Arakil, Arruazu, eta Olazti.2.000 esker hitzaldiak gaurUharte Arakilen: Gaur, maiatzaren 4an, ostiralean, 19:30ean, udaletxean. Olatzagutian: Gaur, maiatzaren 4an, ostiralean, 18:00etan, kultur etxean.