Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Burunda Txirrindulari Taldearen laguntzaz, mendi-bizikleta irteera antolatu du. Santiagorako bidean Aragoitik etortzen diren erromesek egiten duten bidea egiteko aukera eskaini du ibarreko erakundeak. Hau da, Izko eta Gares arteko 37 km-ak ibiltzeko gonbitea da. Irteera maiatzaren 27rako, igandea iragarri du. Autobusa Altsasutik 7:00etan abiatuko da. Bazkaltzera etxera bueltatuko dira parte-hartzaileak. Izen emateaHilaren 22ra arte egin daiteke. Horretarako hots egin 636 528 112 edo 948 464 866 telefonoetara edo idatzi kirolak@sakana-mank.com helbidera. 7,5 euro ordaindu behar dira 3035 0116 93 1160003328 kontu korrontean.