Kalitatezko 0-3 zikloa aldarrikatuz

Guaixe 2012ko maiatzaren 4a

Atzokoan Arbizuko plazan 40 pertsona bildu ziren Kattruka haur eskolak deituta. Beste 120 bat pertsona bildu ziren Altsasuko Zelandi eskolaren ondoan, Txirinbulo haur eskolak deituta. Atzokoan berri garbirik ez zuten udal haur eskoletako arduradunak, bezperan hezkuntza kontseiluan hitz egindakoaz eta sozialisten hezkuntza arduradunak esandakoak kezkak sortzen zituelako. Txirinbulo haur eskolako hezitzaile Leitiziak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu duenez, gobernuak gelako ikasle ratioak igo eta haur eskoletako gelen baldintzak aldatu nahi zituen (argi naturalik ez du zergatik izan behar eta gela barruan komunarik ez du eskatzen). Indarrean dagoen dekretuaren alde azaldu dira Sakanako udal haur eskoletako ordezkariak. Jaso duten informazioaren arabera, Letiziak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu du gobernuaren asmoa dela indarrean dagoen 2007ko dekretu arautzailea indarrean mantentzea eta hura kalitate guztia duten eskoletan indarrean jarriko da. Dekretu berria, berriz, ikastetxe berrietan eta aurreko dekretuak ezartzen zuen kalitate mailara iristen ez direnetan. Azken horien artean daude azken 5 urteetan gobernuak ezarritako baldintzetara egokitu ez diren haur eskolak. Letiziaren iritziz: " dekretu berriak eskola pribatuei egiten die mesede, ez dituztelako jarritako baldintzak bete". Kontzentrazioez gain, gobernuaren asmoen kontra sinadurak bildu dituzte eta udaletan kontrako mozioak aurkeztu dituzte. Datuak Kattukan 35 haur eta Txirinbulon 58 haur daude.