Andra Mari ongi hasi da

Guaixe 2012ko maiatzaren 8a

Larunbatean Iruñean jokatu zen txapelketako aurreneko jardunaldia. Kadete mailan Andra Mari talde sakandarra beste hirurekin neurtu zen. Lehian onena Berriozar izan zen eta bera da sailkapenean buru jarri dena 4 punturekin. Andra Mari, berriz, 2. da 2,5 punturekin. Bigarren jardunaldia, igandean, Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoian jokatuko da. Gizonezkoen 320 kiloko maila, emakumezkoak eta kadeteak izanen dira Etxarri Aranatzen neurtuko direnak.