Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Ignazio Floresek duen gaitzari aurre egiteko dirua biltzeko asmoz egitarau zabala prestatu da hilaren 19rako. Olatzagutian herri bazkaria izanen da eta hartara joan nahi duenak dagoeneko txartelak eskuragarri ditu, hilaren 15era arte, asteartea. Txartelak Lakuntzako Sorginaken, Arbizuko Karrikan, Etxarri Aranazko Leku Onan, Altsasuko Biltokin, Olatzagutiko Klinkerren eta Aixelekun eta Ziordiko Etxaleku tabernetan daude salgai. Helduek 18 euro ordaindu beharko dute eta 10 haurrek. Bazkarira edo beste ekimenetara joaterik ez dutenek laguntza-bonoak eskuratu edo kontu korrontean (3035 0117 39 1171 018023) ekarpena egin dezakete. EgitarauaMaiatzak 19, larunbata. Olatzagutian11:00etan Txupinazoa; Etxarriko zanpanzarra; La Cigarra txarrana Lakuntza, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutiko erraldoi konpartsekin; Sakanako trikitilariak; Sakanako motor sport erakustaldia; Sakanako txistulariak eta Sakanako dantzariak, plazan.12:30ean Herri kirolak.13:00etan Sakanako Musika Banda.13:45ean Bertsolariak: Joseba Beltza, Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza eta Alain Iriarte.14:30ean Herri bazkari erraldoia, frontoian. Ondoren, Zubiondoko kantu poteoa eta puzgarriak.17:30ean Kiroldegitik zirko ibiltaria.18:30ean Altsasu eta Asparrenako ihoteak, intsumisio plazatik.20:00etan Kituka Burundi, Nafarroa 1512 eta Arreboteren kontzertua, areto futboleko pistan.Maiatzak 20, igandea. Arbizun16:00etan 4x4 erakustaldia eta Aizkora-trial erakustaldia.18:00etan Pilota partidak kiroldegian.Garagarrilak 9, larunbata. Ziordian16:30ean Mural margoketa eta batukada.17:30ean Vendetta, Gatillazo, Kaleginez, Stupenda Jones, Disturbio, Kaotiko, Hesian eta Laket taldeen kontzertuak Txipudegian.