Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean jokatu zen Aguraingo txapelketan 10 jokalari sakandar lehiatu ziren, 2 etxeko taldean eta gainontzekoak Olatzagutiko Sutegi (6 jokalari) eta Agurainen (4 jokalari, 2 sakandar) artean sortutako talde batean. 9 eta 12 urte arteko jokalariak zituzten 16 talde lehiatu ziren. Eta horien guztien artean Sutegi-Agurain taldea izan zen txapelduna. Sutegiko Natxok eta Gorka Paskua Morenok zuzendutako taldea txapelketako aurreneko fasean Alavesi irabaztea lortu zuen. Multzoko 3. sailkatu ziren eta Kontsolazio Koparako sailkatu ziren. Sutegi-Agurainek final erdietan 3 eta 2 irabazi zion Lakuari. Finalean Irun Artia taldearen kontra neurtu zen eta 5 eta 1 irabazi zuten. Prestatzaileak eta jokalariak poz-pozik zeuden, kontuan izanik Sutegiko jokalariek ez zutela sekula futbol 7ko partidarik jokatu, ez lagun artekoa ez ofiziala. Bestalde, Aguraingo taldean 9 eta 10 urteko 2 neska altsasuarrrek jokatzen dute. Haien taldea multzoko 2. gelditu zen eta txapeldunen kopako final laurdenetarako sailkatu ziren. Baina zorterik ez zuten izan eta Aurrerak penaltietan kaleratu zituen.