Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirila hasieran baino 28 langabe gehiago zeuden izena emanda hilaren akaberan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Altsasuko bulegoan guztira 1497 dira lan bila izena emandako sakandarrak. Horiei Iruñeko bulegoan izena emanda dauden arakildarrak eta irurtzundarrak gehitu behar zaizkie. Bestalde, aurreko hilabetean Altsasuko bulegoan 299 kontratu itxi ziren, haietatik 18 besterik ez ziren mugagabeak izan. Nafarroari dagokionez, apirila akaberan 50.905 langabe zeuden, aurreko hilean baino 647 gutxiago.