Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Helburu horrekin Sakantzen Sareak beste eskualde batzuetako garapen ereduak ezagutzeko hitzaldi zikloa aurrera jarraitzen du. Gaurkoan beste hitzaldi bat izanen da, Altsasun Ekonomia-krisiari, langabeziari edo despopulazioari aurre egin behar izan diote beste eskualde batzuetan ere. Horietako bost esperientzia "arrakastatsu" ezagutzeko jardunaldiak antolatu ditu Sakanan garapena sustatzeko gizarte-sareak, Sakantzen Sareak. Sakantzen Sareko kideek ibarrean jasaten dugun egoerari irtenbidea bilatu nahian, esperientzia horietatik zer edo zer ikasteko asmoarekin antolatu dute hitzaldi zikloa.EgitarauaGizarte industrialaren ondorengo gizartean kale eta baserri-giroaren arteko harremanak: perspektiba berria.Gaur, osteguna, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunea.Edukia: Perspektiba berri honek hiri eta herrien arteko harremanen ezaugarriak eta baldintzak azaldu nahi ditu gizarte aldakor honetan. Gizartea perspektiba industrial batetik postindustrial batera aldatzen ari baita halabeharrez.Hizlaria: Jaime Izquierdo, Asturias Printzerriko Gobernuko langilea. Ingurugiro eta lurralde garapenean aditua. Hainbat libururen egilea, besteak beste Asturias, región agropolitana: las relaciones entre el campo y la ciudad en la sociedad posindustrial. (Gazteleraz).Zerain herri txiki bat bere etorkizuna lantzen.Maiatzaren 17an, ostegunean, 19:00etan, Etxarri Aranazko udaletxean.Edukia: "Bere ondare naturala eta kulturala babestu, berreskuratu eta erakusteaz harro dagoen herria da Zerain. Honek herritarren etorkizuna lantzeko gaitasuna areagotu du, eta etorkizun hau naturari lotutako nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpenen bidezko salmenta duina eta ondare bereziak erakartzen duen bisita eta turismoan oinarritzen da."Hizlaria: Jakoba Errekondo, Zerain Dezagun Fundazioko gerentea. Paisajista eta Tekniko agronomoa. Paisaia Kulturalean oinarritutako Landa Garapenean espezializatua. Iritzi emailea Argia eta Sustrai aldizkarietan eta Euskadi Irratian. (Euskaraz)Kooperatiba gakoak Fagor taldearen arrakastanMaiatzaren 23an, asteazkenean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur etxean.Edukia: Fagor Taldea, zortzi kooperatibaz osaturik, Mondragonen sortu zen kooperatiba mugimenduko lehena. Hasieretatik kooperatiba oinarriak eta elkartasun tresnak batu ditu, hainbat krisialdi gainditzeko aukera eman diona.Hizlaria: Juan Jose Ansoategi, Fagor Taldearen lehendakari ohia. Mondragon Kooperatiban hogeita hamabost urte baino gehiagoko esperientzia. (Gazteleraz)Informazio gehiagowww.sakantzen.org