Ingurumen mehatxuen aurrean estrategia komuna lantzeko

Guaixe 2012ko maiatzaren 11

Hainbat sakandarrek Iturmenditik abiatuko den mendi txarla bat antolatu dute, igandean, 10:00etan, plazatikAntolatzaileek mendi-txarlan parte hartzera deitu ditu Sakanan "azpiegitura ezberdinen mehatxuen aurrean lanean edo egoerarekin arduraturik daudenak". Etziko ekimenaren helburua "eztabaida sustatzea" da. Antolakuntzako kideen asmoa da "guztien artean adostutako nolabaiteko elkarkidetza bat antolatzea, egungo mehatxuen artean lehentasunak ezarriz". Azpiegitura horien kontrako lanean eraginkorrak izateko beharra nabarmendu dute. Mehatxu horien artean Abiadura Handiko Trena, goi tentsioko argindar linea eta erraustegia aipatu dituzte. Izan ere, antolatzaileek uste dute azpiegitura horien oinarrian sistema ekonomiko suntsitzaile bat dagoela eta hori dela haien borrokaren funtsa. "Sistema honek natura baliabide ekonomiko bat bezala ulertzen du eta onura ekonomikoak lortzeko erabiltzen du". Deitzaileek gaineratu dutenez, "batzen gaituena ez da azpiegitura proiektu zehatz hauen aurkako borroka, gure bailara eta naturarekiko errespetua eta maitasuna baizik. Salaketa eta gizarteari kontzientzia harraraztea izan behar dira gure helburuak erasoei aurre egiteko ekintza ezberdinen bidez.