Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte bat bete du Bierrik fundazioak sustatutako Beleixeguaixe txartelak. Hiru helbururekin sortu zen:Bierrik fundazioaren autofinantziazio maila igotzeko, Sakanako komertzioak sustatzeko eta Bierrik fundazioko bazkideei abantailak eskaintzeko. Hiru aldeak pozik daude esperientziarekin. Horren isla, txartelarekin bat egin duten komertzioek 2.000 esker kanpainarekin bat egin nahi izan dute eta bazkide egitera gonbidatu dituzte sakandarrak.Bierrik fundazioak kudeatzen dituen Guaixe astekariak eta Beleixe irratiak (FM 107.3) asko die eskertzeko Sakanako denda eta komertzioei. Hala azpimarratu zuen atzo ibarreko lau merkatariekin prentsaurrekoa eskaini zuen Bierrik fundazioko kudeatzaile Ainhoa Urretagoienak. "Fundazioaren 18 urteko ibilbide oparoan ezinbestekoa izan da zuen laguntza, enpresa eta herrietako denden babesa. Enpresa gutxi batzuen donazio eta komertzio txikien publizitateari esker, Guaixe astekariak eta Beleixe irratiak aurrera egin ahal izan dute. Urte hauetan guztietan gehigarri bereziek, iragarkiek, bannerrek eta irratiko kuñek gure hedabideen edukiak koloreztatu eta osatu dituzte, irakurle eta entzuleei bailarako komertzioen informazio baliagarria emateko" azaldu zuen Bierrik fundazioko kudeatzaileak. Guaixe eta Beleixe, komertzioen erakusleiho onenakGuaixe astekaria Sakanako 4.500 etxeetara iristen da eta CIESen arabera 15.000 irakurle ditu. Beleixe irratiak 500 entzule ditu egunero eta online entzun daiteke www.guaixe.net webgunean, munduko txoko guztietara iristen delarik. Horregatik, argi dago Sakanako euskarazko komunikabideak erakusleiho ezinhobeak bilakatu direla Sakanako negozio eta zerbitzuak iragartzeko. "Eskualdeko erreferente informatiboa eta komertziala gara" nabarmendu zuen Urretagoienak. Beleixeguaixe txartelaren hiru helburuakBierrik fundazioak Sakanako merkatariekin duten harreman ona elkarlanean bilakatu zen iaz, Beleixeguaixe txartelaren egitasmoarekin. Hiru helbururekin kaleratu zen txartela: Bierriken autofinantziazio maila igotzea lehena, izan ere txartela lortzeko Bierrik fundazioko bazkide egin behar dira interesatuak, urtero 50 euroko kuota ordainduz. Bigarren helburua Sakanako komertzioak sustatzea da. "Krisiak eskualdea gogor kolpatu zuela ikusita, txartela komertzioei bultzadatxo bat emateko aukera izan zitekeela konturatu ginen" azaldu zuen Ainhoa Urretagoienak. Eta, hirugarren helburua dagoeneko fundazioko bazkide zirenei eta etor zitezkeen bazkide berriei abantailak eskaintzea izan zen. Txartelaren balorazio onaUrte bete pasata, Beleixeguaixe txartelak fruituak eman ditu: dagoeneko 70 komertzioekin hitzarmenak sinatu dira, eta, horrela, denda bakoitzak nahi duen deskontua edo abantaila eskaintzen die Bierrik fundazioko bazkideei urte osoan barna. Deskontuak lortzeko bazkideek aipatu komertzioetan Beleixeguaixe txartela eta Nortasun Agiria erakutsi besterik ez dute egin behar. Hortaz, txartelarekin ondokoek irabazten dugu: Guaixe eta Beleixe irratia kudeatzen dituen Bierrik Fundazioak, Sakanako komertzioek eta Bierrik fundazioko bazkide edo txartelaren erabiltzaileek. Merkatariak 2.000 esker kanpainarekin bat"Dendariok ere Guaixe eta Beleixeren alde egin nahi dugu, 2.000 esker kanpainarekin bat egiten dugu. Gure negozioen berri emateko eta gure bezeroengana iristeko tresna oso erabilgarriak dira Guaixe eta Beleixe, eta, horregatik, elkarlanean aritzeko prest gaude. Gure eskualdeko ekonomia pixka bat berpizteko ardura denona dela uste dugu eta euskarazko komunikabideen biziraupena ere denon esku dago.Sakanako herritarrak bertako dendetan erosketak egitera animatzen ditugu eta bazkide txartela eskuratu eta erabiltzeko gonbidapena ere egiten diegu. Deskontu oso interesgarriak izango dituzte" adierazi zuen Patxi Galarza merkatariak. Eskerrik beroenak komertzioeiAsteazkeneko agerraldian Bierrik fundazioak eskerrik beroenak eman zizkien Sakanako komertzio eta enpresei "urte hauetan guztietan emandako babesarengatik", eta elkarlan horretan jarraitzeko deia luzatu zien fundazioko gerente Urretagoienak.-Txarteleko kide ez diren komertzioak gerturatzera animatu. Oraindik txartelarekin deskontuak eskaintzen ez dituzten dendariak Bierrikekin hitzarmena sinatzera animatu zituen Urretagoienak. "Oso erraza da. Zure dendan deskonturen bat aplikatu behar duzu Beleixeguaixe txartelarekin. Horren truke gure medioetan azalduko zara eta bezero gehiago erakarri ahal izango dituzu" nabarmendu zuen.-Erosketak Sakanan egiteko deia. Bukatzeko, sakandarrei erosketak Sakanan egiteko gonbitea luzatu zien Bierrikeko gerenteak, bertako ekonomia bulkatzeko, eta, bide batez, Beleixeguaixe txartela lortzeko Bierrikeko bazkide egitera animatu zituen sakandar guztiak.Beleixeguaixe txartela lortzekoDeitu ondoko telefonoetara (948 564 275 eta 948 562 107) edo gure web gunera sartu (www.guai-xe.net) eta Bierrik fundazioko bazkide egin.Erabili txartela!Lor itzazu deskontu itzelak urte osoan Sakanatik atera gabe!Bierrik fundazioko bazkideek eman bai, baina trukean tresna bikaina jasotzen dute: Beleixeguaixe txartela. Txartelarekin Sakanako 70 komertzio baino gehiagotan deskontuak eta beherapenak izanen dituzte bazkideek. Erosketak Sakanako dendetan egiten dituzten bazkideek erraz errekuperatu ahal izango dituzte bazkidetzagatik ordaindutako 50 euroak. Gainera, bazkide izateagatik errenta aitorpenean %25a desgrabatuko dute, 50 euroko ekarpenarengatik Administrazioak 12,50 euro itzuliko dizkie.Beraz, bazkide, zure erosketetan erabili Beleixeguaixe txartela, onurak izango baitituzu ohiko erosketetan: gasolioa, tailerra, arropa, ileapaindegia, janari denda, harategia, eguneroko menua... krisiak gogor jo gaituen honetan erosketak gurean egitea eta bertako komertzioa sustatzea ere oso garrantzitsua da. Sakanako komertzioek eskainitako deskontuak NONSakanako 70 komertziok baino gehiagok Beleixeguaixe txartelarekin eskainitako deskontuen zerrenda Guaixeko azken orrian kontsultatu daiteke.Beleixeguaixe txartelarekin bat egin duten KOMERTZIOAKIrurtzun: Ainhoa Estetika Zentroa, Bar Amaya, Kate Informatika, Lorena Fruta Denda, Martxueta Liburudenda, Patxi Galarza Autozerbitzua eta Urrutia Harategia. Hiriberri: Hiriberriko AVIA gasolindegia.Uharte Arakil: Itxesi jatetxea, Javier Aizpun harategia, Alicia estetika zentroa eta Martiarena Gaztandegia.Arruazu: Arruazuko ostatua.Lakuntza: Ederne Ileapaindegi Eta Estetika Zentroa, J.M. Agirre Harategia Eta Nerea Ileapaindegia.Arbizu: Arbizuko Kiroldegiko Taberna eta Mª Jose Ileapaindegia.Etxarri Aranatz: Argiro Optika, Baiza Motor, Etxarri Komertziala, Hosto-Gorri Altzariak, Kaxeta Liburudenda, Lizardi Estetika Zentroa, Mari Xele Liburudenda, Iñaki Oinetakoak eta Urgain Albaitaritza Zentroa.Bakaiku: Mendilore Garden Center.Urdiain: Lopez De Goikoetxea Harategia eta Kaluxa Taberna.Altsasu: Arkangoa, Arkupe, Asensio, Basomutur, Biltoki, Citroën San Miguel, Dantzaleku Taberna, Don Minutto, Eroski Bidaiak, Ford Gabirondo, Gixane Estetizista, Goiko Loredenda, Gorosti, Iker Kirolak, Il Padrino, Irubide Jatetxea, Larka, Lastai Gasolindegia (Avia), La Cigueña, Leku Ona Ostatua, Liburunda, Logure, Lorea Loredenda, Maria Luisa, Namaste Yoga, Nueva Imagen Ileapaindegia, Olatz Estetika, Pincel, Pinpilinpausa, Sabeco, Sakana Optika, Sugea, Tipi-Tapa Oinetakoak, Txikitxo, Txukun, Xagu eta Zelandi Kiroldegia.Olazti: Clinker eta Valcarce.Iruñea: Texartu.Lizarra: Iñigo Otxoa topografoa.Berria egunkaria.Komertzioen deskontu eta eskaintza guztiak Guaixeko azken orrian.