Gaur, 15:30ean, Irurtzungo kiroldegian. Maiatzaren 16an, asteazkenarekin, 17:00etan, Altsasuko Zelandi kiroldegiak ikastetxeen arteko kontzertu erraldoia hartuko du.Ikasleak kurtso bukaerarekin amesten daudenean, eta kurtso bukaerako azterketa gogorrak heldu baino lehen, musikan murgildu dira Aralarko Mikel Donea institutuko ikasleak eta ikastetxeko eta Irurtzungo ikastetxeko ikasleak. Kontzertu erraldoiaren txanda heldu zaie. Dagoeneko bi kontzertu eskaini dituzte, arrakasta handiz. Lehena asteartean, Barañainen, eta bigarrena gaur, ostegunean, 15:30ean, Irurtzungo kiroldegian. Aurten nobedadeak daude eta guztira sei ikastetxeetako ikasle parte hartzen ari dira kontzertu erraldoian: Iruñerriako Alaitz, Iturrama eta Biurdana institutuak, Altsasuko Mikel Donea institutua eta Irurtzun eta Lekunberriko ikastetxeko ikasleak. DBHko ikasleak dira gehienak, batxilergoko ikasle batzuen laguntzarekin. Nafarroako institutuek urteak daramatzate eskolarteko kontzertuak prestatzen, eta txundigarria da hainbat ikastetxeko ikasle mordoa musika jotzen ikustea. Errepertorioa oso anitza izaten da, musika estilo orotakoa. Euskal kanta tradizionalen batek ez du huts egiten, baina horri egungo kantak, puri-purian daudenak, gehitu behar zaizkie. Eta kanta klasikoren bat, jakina. Asteazkenean azken kontzertua AltsasunAltsasuko Institutuko Iñigo Aldunate musika irakasleak adierazi duenez, guztira 800 ikaslek parte hartuko dute ekimenean, 260 ikasle kontzertu bakoitzean. Haiei laguntzen eta haien lana jarraitzen 10 irakasle dabiltza. Ikasle bakoitzak bere ikastetxean entseatu du errepertorioa, baina kontzertu egunetan entsegu potoloa egiten dute herri bakoitzean. Kontzertuaren oinarria txirula izanen da, baina beste musika tresna batzuek ere parte hartuko dute, gitarrak, bateriak, baxuak, teklatuak, akordeoiak, saxoak, tronpetak, djembeak eta beste. Musika izanen da protagonista nagusia, baina dantza emanaldiek jantziko dute saioa. Kontzertu bakarra geratzen zaie emateko: asteazkenean, maiatzaren 16an Altsasuko Zelandi kiroldegian eskainiko dutena. Zalantzarik gabe, polita, hunkigarria eta mundiala izanen da. Guztiak gonbidatuta zaudete!Parte hartuko duten ikastetxeakAltsasuko BHIIrurtzungo eta Lekunberriko LHIAlaitz BHIIturrama BHIBiurdana BHIKontzertuaren egitarauaOstatuko neskatxaren koplakSomKontrapasBlack is blackBiziraunQue te denNothing else mattersI´m yoursAy si eu te pegoBidea garaNi ira ira