Etxarri 7.a eta Altsasu 12.a

Guaixe 2012ko maiatzaren 15a

Bukatu da erregional mailako denboraldia, eta nola gainera, erregionalean aritzen diren bi talde sakandarren arteko derbyarekin. San Donato zelaian ikusle ugari bildu ziren Etxarrik eta Altsasuk jokatutako lehia jarraitzera. Etxarri hasi zen dominatzen eta berehala aurreratu ziren etxekoak, Aritzek sartutako golari esker. Bigarren zatian joera berdinak jarraitu zuen, Etxarrik dominatzen baitzuen, baina Altsasuko Ionek berdintzea lortu zuen. Partida horrela bukatu behar zuela zirudienean, luzapenean, penaltyz gola sartu zuen Etxarriko Xabatek 90. minutuan. Eta oraindik ere hirugarren gola sartzeko beta izan zuten etxarriarrek, 94. Minutuan Artzaik sartutakoa. Horrela despeditu zen lehia. Erregional mailako laugarren multzoko garailea Beti Onak taldea izan da, 81 punturekin. Etxarri Aranatz 7.a sailkatu da, 47 punturekin, eta Altsasu 12.a, 35 punturekin. Hemendik aurrera Erregional mailako kopa hasiko da.