Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Buruz Buruko Promozioko txapelketako finalerdietan bi sakandar izango ditugu: Joseba Ezkurdia arbizuarra eta Jose Jabier Zabaleta etxarrendarra. Ezkurdiak Jorge Rico txapelketatik kanpo utzi zuen larunbatean Arbizun jokatutako lehian. Jaun eta jabe izan zen arbizuarra, Rico 6 tantotan utziz. Bere aldetik, Zabaletak Stephane Lemunori 22-10 irabazi zion igandean Astelenan. Zabaletak lapurtarrak baino askoz gehiago jo zion pilotari, eta Lemunok akats asko pilatu zituen. Gauzak horrela, finalerdietan Zabaletak Jon Jaunarena izango du arerio eta Ezkurdiak Alvaro Untoria errioxarra.