Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Izarraitzen1.Walther Becerra: 1:56:086.Angel Arrieta: 2:08:0621.Patxi Albeniz: 2:20:4461.Alberto Arrizabalaga: 2:37:0595.Gorka Acebes: 2:50:32104.Juanjo Otsoa: 2:55:36Asteburuan Izarraitz mendi lasterketa jokatu zen Azpeitian. Izen bereko mendia igo behar izan zuten 126 parte hartzaileak, 21 km eta 1660 desnibel positiboa gainditu eta gero. Irabazlea Walther Becerra sestaoarra izan zen (1:56:08), nagusitasun osoz. Angel Arrieta uhartearrak lan bikaina egin zuen eta seigarrena izan zen helmugan (2:08:06). Sakandarrak txukun aritu ziren.Zegama-Aizkorri maratoiari begiraHorrela dabiltza mendi korrikalariak. Igandean jokatuko da proba ezaguna, aurten munduko kopako lehen proba puntuagarria izango dena. Aspaldi bete zen antolakuntzak zehaztutako parte-hartze kopurua, eta horretarako plaza lortu zuten aurreko edizioetan denbora onena egindakoek, tartean Ander Unzurrunzaga eta Arrieta anaiek, maratoiko 10 edizioak bukatu dituztenak, tartean Salgado altsasuarrak eta, azkenik, hainbat plaza zozketatu zituen antolakuntzak. Zortea lagun plaza lortu du Damian Andueza urdiaindarrak. Zegamatik abiatuta, 42,195 km osatu beharko dituzte korrikalariek, 5.472 metroko desnibelari aurre eginez eta besteak beste Aratz, Aizkorri eta Aitxuri gainak pasaz. Mendietara hurbilduko diren milaka zaleen babesa izango dute 500 parte hartzaileek. Iaz Kilian Jornet gazte kataluniarra izan zen garaile (3:57:39), bere nagusitasuna erakutsiz. Kataluniarrak lau aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri, eta aurten ere faboritoetako bat da. Munduko espezialista onenak izango ditu alboan.