Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Debako triatloian aritu ziren 367 triatleta (0,9 km igerian, 30 km bizikletan eta 5,2 km korrikan). SVC Seguridad taldeko Jon Unanuek irabazi zuen proba (1:21:16). Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud altsasuarrak lan bikaina egin zuen. 19.a heldu zen helmugara (1:24:51), probako junior mailako hirugarrena izanik. Bere taldekide Juantxo Azurmendi 215. postuan iritsi zen Debako helmugara (1:41:18). Maiza eta Codon BilbonLarunbatean Bilboko Duatloia jokatu zen (5 km korrika, 21 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). Kebi Triatlon taldeko Kepa Ruiz sartu zen lehena (1:00:02). Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza 25.a sartu zen (1:05:02) eta bere taldekide Francisco Codon 163.a (1:24:49).