Bidasoako Itzulia atzera ere errusiarrendako

Guaixe 2012ko maiatzaren 15a

Atzera ere errusiarrak nagusitu dira afizionatuen mailako Bidasoako Itzulian. Rural Kutxa sakandarra ongi hasi zen, lehen etapa eta lidergoa eskuratuz, baina bigarren egunerako gauzak aldatu ziren. Hirugarren eta azken etapan soilik 46 segundoko aldea zegoen Alexei Rybalkin (Lokosphinx) liderra eta Victor Martinen artean (Diputación Ávila). Liderrak ez zuen sorpresarik nahi eta Irungo helmugara lehena iritsi zen, tropelari 19 segundo aterata. Horrela, Bidasoako Itzulia errusiara joan zen beste behin. Rural Kutxako Fernando Grijalba 7.a sailkatu zen, 2:46ra.