Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Lehiaren Batzordeak sektorean kartela sortu eta lheiaren kontra egiteagatik 11 milioi euroko isuna jarri zion. Horien artean dago CPV, Olatzagutiko porlandegiaren jabeaAurreko ostiralean, Nafarroako Parlamentuan, UPNk, PSNk eta PPk atzera bota zuten NaBairen mozioa, Bilduk eta I-Ek babestu zutena. Koalizioak bere mozioan Nafarroako Gobernuari eskatu nahi zion porlanaren eta agregakinen prezioak adostu zituzten enpresen kontra juridikoki eta legalki jotzea. NaBairen iritziz, "porlandegien ez-legezko jarduerek herrilanen lizitazio eta exekuzio prezioak artifizialki igoarazi zituzten. Gehiago ordaindu zen eta porlandegiek gain-kostu ekonomikoa eskatzea nahi dugu". Espainiako Lehiaren Batzordearen ebazpenean oinarritu zen NaBai eskaera egiterakoan. UPNk, PSNk eta PPk mozioaren kontra bozkatzerakoan argudiatu zuten Espainiako Lehiaren Batzordearen ebazpenari porlandegiek helegitea jarri ziotela eta, horregatik, lege ekimenak hastea ez zuten egoki ikusi. NaBairen mozioarena ordezkatuko zuen beste testu bat aurkeztu nahi izan zuten, baina koalizioak ez zuen onartu. Gobernuko bi alderdiek proposatu zuten 2008 eta 2009 urteetan egindako lan publikoetan agregakinek eta porlanak zuten prezioa aztertzea. 5,7 milioiko isuna CPVriEspainiako Lehiaren Batzordeak (ELB) ilbeltzean ebatzi zuenez, kartela osatuz Konpetentziaren Defentsarako Legea hautsi zuten porlanaren sektoreko bost enpresek: Cementos Portland Valderrivas (CPV), Beriaingo Hormigones Beriain, Arangurengo Canteras de Echauri y Tiebas, Iruñeko Canteras y Hormigones Vre eta Cemex. Arau-hauste larria egin dutela eta guztiei 11 milioi euroko multa jarri zien. Erdia Olatzagutiko porlandegiaren jabe den CPVk ordaindu beharko du, 5.726.431 euro. CPVk gainera 959.277 euroko isuna jaso duen Vre SA enpresaren jabetzaren erdia du. Sakanan presentzia duen zementu konpainiak guztira 6.206.069,5 euroko isuna jaso du. Ebazpenari helegitea aurkeztu diote aipatu porlandegiek. Espainiako Lehiaren Batzordeak ebatzi zuenez, 2008ko garilaren 2 eta 3an enpresen arteko bilerak izan ziren eta konpetentziaren kontrako akordioak hartu zituzten. 2009ko irailaren 3an egin zuten azken bilera. Bilera horietan Nafarroan eta inguruko lurraldeetan "porlanaren, agregakinen eta morteroaren prezioak finkatzeko eta pixkanaka igotzen joateko eta merkatua banatzeko akordioak egin" zituzten. Bilera horietako batzuk CPVren egoitzan egin zirela ere azaltzen da ebazpenean. Obra berrirako porlanaren metro kubikoaren prezioa 40-45 eurotik 70era igotzea adostu zuten (%80 gehiago) eta morteroen prezioa 4 euro linealki igotzea (%70-80 gehiago). Agregakinen prezioak euro bat gehiago igotzea adostu zuten, gerora gehiago igotzeko. Bestalde, 5 enpresek merkatua 6 eskualdetan banatu zuten: Iruña, Tafalla, Ledea, Goi Erribera, Corella eta Tutera eta enpresa bakoitzak bere merkatu kuota zehaztu zuen.Akordio horiek 2008tik 2009ko irailaren 22ra arte egon ziren indarrean. Batzordeak ebazpenean dioenez, "merkatuan konpetentzia mantentzeko konpetentziaren kontrako jarduera okerrenetako bat dira kartelak eta kontsumitzaileei kalte handiagoak sortzen dizkie".Kartelean parte hartu ez zuen Hormigones Pamplonak salatu zuen beste enpresen jarduna, bai erakundeetan baita prentsa bidez. Bere enpresak jasan zituen galerak nabarmendu zituen. Baina erakunde publikoek ere gehiegi ordaindu zutela ere azaldu zuen. NaBaiko Txentxo Jimenezek Komisioaren datuetan oinarrituz azaldu du kartelak bere jarduerekin 140 milioi euro baino gehiago eskuratuko zituelaFalta arinaMaiatza hasieran Espainiako Lehiaren Batzordeak Olaztiko portlandegiari falta arin bategatik espediente zigortzailea zabaldu dio erakundearekin ez kolaboratzeagatik. Espainiako Lehiaren Batzordeak fakturazio eta ekoizpen datuak eskatu zizkion eta enpresak bidalitakoa antza "osatu gabe, oker, engainagarri edo faltsua" zen.