Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean dozena bat sakandarrek Iturmenditik Santa Marinara joan-etorria egin zuten. Guztiak ere ibarrean aurreikusita dauden azpiegitura lanekin kezka zutenak. Deialdiaren helburua zen Abiadura Handiko Trena, goi tentsioko argindar linea, frackinga (ezohiko gasa ateratzeko haustura hidraulikoa) eta erraustegia bezalako "mehatxuen aurrean estrategia komuna lantzea". Horien inguruan hizketatu ziren. Baita gaur egun dauden ingurumen arazoen inguruan, batez ere energia-krisiari buruz". Mendi gainetik proiektatutako azpiegiturak irudikatu nahi zituzten, baina lainoak ez zuen horretarako aukerarik eman. Ederki gosaldu ondoren ibarraren ondora itzuli ziren.