Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abiadura Handiko Trenaren kontrako Mugitu! Mugimenduko bi kide gaur eguerdianIruñeko Auzitegira joanen dira. Nafarroako presidente Yolanda Barcina Angulori Tolosan tartak bota izanaren kontura zabaldutako auziagatik joan beharko dute. Epaileak instrukzioa despeditu ditu eta gaurkoan prozesamendua irakurriko die, hau da, zer delitu mota egin duten eta zer leporatzen dieten. Auzipetuen artean Gorka Ovejero Ganboa dago eta harendako 10 urteko espetxe zigorra eskatu dute, atentatu larria egiteaz gain horretarako kargu publikoaz baliatzea leporatu diotelako. Epaiketa noiz izanen den oraindik ez dago zehaztuta. Mugitu! Mugimenduak desobedientzia zibilaren aldeko kontzentrazioa deitu biharko, Iruñeko auzitegiaren atarian, 11:45ean.