Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitatea aurten Bikaintasunerako Nafarroako XII. Sarian aurkeztuko da. Nafarroako Kalitaterako Fundazioak antolatzen duen sariketa horretan duela lau urte lortutako emaitza hobetu nahi du Mank-ek. Zehazki 500 puntu baino gehiago dituztenen atalean aritu nahi du. Horretarako, Sakanako Mankomunitatean Europako EFQM bikaintasun eredua oinarri hartuta memoria prestatzen ari da. Garagarrilaren 8rako aurkeztuko du dokumentazioa Mank-ek eta lastaila aldera aipatu fundazioko ebaluatzaile talde bat Lakuntzako egoitzara bisitan etorriko da Mank-en kudeaketa sistema aztertzeko. Urtero moduan, bikaintasun sariak azaroan banatuko dira eta haietako bat jasotzeko lan eginen dute Sakanako Mankomunitatean.