Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ehizarekin lotura zuzena duten gaiak aztertzeko eskualdekako bilerak egiten ari da Adecana. Gai horietako bat da heldu den urteko ilbeltza akaberatik aurrera ehiztari elkarteek zaindaria kontratatu beharko dutela. Adecanan uste dute horrek "ehiztari elkarte ugari ekonomikoki itoko dituela eta, ondorioz, desegin edo ehiza barrutiak utziko dituztela". Legea atzeratu edo egokitzeko egin dituztenen berri emanen dute.Bestetik, azeriak lazo bidez kontrolatzeko gobernuak jartzen dituen trabak hizketagai izanen dira. Horretaz gain, nekazaritzan sortutako kalteak ordaintzeko gobernutik ehiza elkarteek jasotzen zuten diru-laguntza beste erakunde bati emateak ekar ditzakeenak ere aztergai izanen dira. Bildutakoek azaldutako gaien inguruan ere hitz eginen da bileran.