Preso eta iheslarien alde, plazak betetzeko deia

Guaixe 2012ko maiatzaren 18a

Sakanan, gutxienez, 7 deialdi egina daude larunbaterako. Omenaldiak, mosaikoak, batzarrak, auzateak eta beste iragarri diraEuskal presoak eta iheslariak etxeratzeko helburua duen Herrira mugimenduak euskal herritarrak plazak betetzera deitu ditu. "lbeltzaren 7an Bilbon euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio historikotik hona Espainiako eta Frantziako gobernuek ez dutelako pausorik eman eta kartzela politika ez da aldatu".  Horregatik,  egin du biharko deialdia Herrira mugimenduak, "gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea".Biharkoan Euskal Herriko plazetatik 6 aldarrikapen eginen dira, presoen giza eskubideak errespetatzea eskatuz beti ere. Lehenik, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea. Horretaz gain, Espainian ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak askatzea. Baita bizi osorako espetxe zigorra bertan behera uztea. Aldi berean, Herriak bihar Frantzian ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko askatasunari bide emateko eskatuko da. Plazetatik aldarrikatuko da ere zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak kaleratzea. Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituzten presoak egoki zaintzeko beharrezko neurriak hartzea. Azken finean, presoen osasun eskubidea bermatzea izanen da beste aldarrikapenetako bat. Eta, azkenik, Frantziak eta Espainiak darabilten espetxe-politika egokitzeko aldarrikatuko dute, "hasi den aro berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko".DeialdiakHerria                     Ordua                Non    Irurtzun                19:30ean            PlazanUharte Arakil       13:00etan           PlazanLakuntza             12:00etan           PlazanArbizu                  13:00etan           PlazanEtxarri Aranatz   13:00etan            Plazan    Altsasu               11:00etan            PlazanOlatzagutia          13:45ean            Plazan