Goi tentsioko linearen kontrako mendi martxa

Guaixe 2012ko maiatzaren 18a

Larunbatean, 9:30ean, Iltzarbetik abiatu Olarregitik barna pasa eta Irurtzunen despedituko daRed Eléctrica Españolak (REE) Deikaztelu eta Itsaso arteko 400 kV-ko linea egiteko asmoa du. Argindar linea nondik pasa zehazteko 69 ibilbide posible proposatu ditu. Enpresak Sakanaren aldeko apustua egin zuen bere garaian. Argindar linea ekialdetik bi tokitatik sartzeko aukera zehaztu zituen. Eta, hain zuzen, biharko mendi martxa ibiliko den parajeak dira horietako bat. Izan ere, argindar linea Ollarandik eta Arakilera eramateko, Txurregi eta Gaztelu tartean dagoen mendi-lepotik, Olarregitik pasatzeko aukera plazaratu zuen. Autopista Elektrikorik ez! plataformak halako argindar linea batek osasunean, ingurumenean eta baliabide endogenotan sortzen dituen ondorioen berri emateko antolatu du mendi ibilaldia. Plataformako kideek esaten dute lineak ez duela ez justifikazio sozialik ezta publiko errealik ere. "Ez da elektrizitate hornidurarekin lotutako arazoa konpontzeko egitasmoa. Aurkeztutako proiektua energia enpresa handien negozio pribatuen parte da ulertzen dugu". Plataformatik gogoratu dute egitasmoa berraztertzen ari badira ere, oraindik ez dela guztiz baztertu. Biharko mendi bartxak ez hemendik ez inondik: energia espekulaziorik ez! leloa izanen du. OharrakMendi ibilaldia hasi baino ordu laurdenlehenago hitzordua Irurtzungo Pikuxarren jarrita dago. Han bilduko dira mendizaleak eta ahalik eta auto gutxien erabiliz joanen dira Iltzarbera. Ibilbidea despeditu ondoren, Pikuxarren herri bazkaria izanen da. Arakilgo Udalak eta Urritzolako Kontzejuak azaldu diote babesa.