Etzi Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia

Guaixe 2012ko maiatzaren 18a

Haziak hezten. 1512tik euskal curriculuma landuz lelopean, igandean Sortzen-Ikasbatuaz elkartearenen urteroko jaia ospatuko da Iruñeko Takoneran. Berriozarko herria eta Mendialdea II arduratu dira ospakizunaren 17. edizioaren antolakuntzaz.  antolakuntza lanetan.Aldarrikapena jai giroan eginen dute. Alde batetik, Hezkuntzak lehentasun sozial eta politikoa izan behar duela nabarmenduko dute. Horretarako beharrezko baliabide eta inbertsioak eskatuko dituzte. Horretaz gain, herrian parte hartzen duen eskola eta eskolan parte hartzen duen herria nahi dute antolatzaileek. Hori dela eta, 1512-2012 dinamikari gure ekarpentxoa eginen diote, "Euskal Eskola Publiko Berriaren alde lan egiten dugun heinean, hizkuntzaren lanketa edukiekin batera joan behar dela uste dugulako. Euskaraz biziko den eskola, baina hitzkuntzaz eta edukiz. Herritik eta herriarentzat eraikitako eskola".