Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Topaguneak, euskara elkarteen federazioak biharko antolatu du Gunea eguna, Azkoitian ospatuko dena. Egun osoko egitaraua prestatu da. Biharko egitarauaren helburu nagusia euskaldunon elkarteetako kideen artean esperientziak trukatzea da. Euskaldunon elkarteek eta beste elkarte euskaltzale batzuek sustatutako 22 egitasmo interesgarri aurkezteaz gain Topagunean eta euskaldunon elkarteen mugimenduan etorkizunerako ditugun erronkak aurkezteko baliatuko da goiza. Ondoren gozatzeko aukera eskainiko du. Federazioan daude Bierrik fundazioa eta Aizpea eta Kima euskara taldeak. Egitaraua10:30ean Harrera ekitaldia. 11:00etan Umegunea. Jolasak eta tailerrak.11:00etan 25 ideia on eta gehiago. Aurkezpenak.12:00etatik Sukaldegunea. 13:00etan Elkarteen azoka txikia - materiala. 13:30ean Kantu Jira. 15:00etan Bazkaria.16:30ean Ekitaldia.17:00etan Erromeria Erdizka lauetan taldearekin. 19:00etan The Joselontxos Txaranga.