Askapenaren prestakuntza mintegia Altsasun

Guaixe 2012ko maiatzaren 18a

Erakunde internazionalistak estreinakoz prestakuntza mintegiak antolatu ditu, Iortia kultur gunean izanen direnak. Bi saiotan izanen ditu mintegiak, bihar eta hurrengo larunbatean. Askapenatik azaldu dutenez, izena eman nahi duenak mintegia@askapena.org helbidera idatzi behar du. Egun baterako matrikulak 15 euro balio ditu; bietarako 25 euro (bazkariak barne). EgitarauaMaiatzak 19, larunbata10:00etan Marxismoaren gaurkotasuna: Krisia, kapitalismoa eta inperialismoa ulertzeko beharrezko tresna. Hizlaria: Joseba Izaga. 12:00etan Plazara ekimenarekin bat egingo dugu12:30etan Europa zaharreko erresistentzia berriak: Estaturik gabeko nazioak eta ezkerra Europan. Hizlaria: Igor Urrutikoetxea, LABeko Nazioarteko idazkaria.Bazkaria16:00etan Mundu arabiarra iraultza gose, altxamenduen jatorria eta ondorioak. Hizlaria: Txente Rekondo, Nazioarteko analista. 18:00etan Biharko Euskal Herria: Kapitalismo, patriarkatua eta desarrolismoaren aurka. Hizlaria: Nekane Jurado, ekonomilaria.Maiatzak 26, larunbata10:00etan Nondik gatoz, Euskal Herria 500 eta gero. Hizlaria: Floren Aoiz, historialaria.12:00etan Abya Yala: Utopiaren eta inperialismoaren amets. Hizlaria: Luismi Uharte, EHUko irakaslea.Bazkaria16:00etan Herri Mugimenduak: Atzo, gaur eta bihar. Hizlaria: Iñaki Gil de San Vicente, pentsalari marxista.18:00etan Internazionalismoa: herrien arteko xamurtasuna. Askapena.