Enparantza herriaren bizia

Guaixe 2012ko maiatzaren 18a

Espazio publikoa, erabilera sozialeko espazio ireki multzoari esaten zaio, beren izaeragatik, erabilera edo eraginagatik hiri edo herriaren behar kolektiboak asetzera bideraturik dago. Espazio publikorik gabe herri edo hiri bizimodua ezingo zen ulertu.Herriko kale, espaloi, ... bezalako guneek osatzen dute, baina bizitza publikoaren agertoki, espazio sozial garrantzitsuena enparantza da.Leku malgua da, hau da, funtzio ezberdinak betetzen ditu, herritarren beharrei erantzuna emanez: ekitaldi publikoak, politikoak zein jai girokoak, merkatu zentroa, jolas parkea...baina batez ere, herritarren arteko interakziorako tokia, bizitza sozialaren zentroa da.Kokalekuaren ikuspuntutik begiratuta, herriaren ardatz nagusia izan daiteke, bigarren mailako kaleak bertatik jaioaz . Herria enparantzarik gabe ez da ulertzen. Batzuetan, herri txikietan batez ere, herria plaza da edo plaza herria da, honen adibide gisa, Arruazu edo Satrustegi ditugu.Herri handiagoetan, Etxarri-Aranatzen adibidez enparantzak herriko sarean. presentzia nabarmena du oinarri laukizuzeneko da, herria zeharkatzen duena, herriari itxura lineala emanez.Badira beste batzuk, aurkitu beharrekoak direnak. Herriko zonalde batzuetako fokua izanik, etxeek edo kaleek mugatutakoa, forma erregularra edo irregularra izan dezakete.Plazaren inguruan herri-atondurak kokatzen dira: tabernak, dendak, udaletxea, eliza, iturria... horrela, herriko harremanak benetan bultzatuz edo gauzatuz, herriko mugimendua bertan sortuz.Garai batean, plazako erdigune bezala arkitektura elementu bat kokatzen zen, musika taldeen eszenatoki bezala, kioskoa hain zuzen ere,  Sakanako hainbat herrietan ikusi dezakegu.Espazio publikoak hiri nahiz herrien esentzia dira, hauek gabe ezingo genuke ulertu  gure bizimodua. Enparantza, espazio publiko garrantzitsuenaren garapena izan da, jendearen harremanak gauzatzen diren leku nagusia.Erta Elizondo Arruabarrena