Sakandarrak Iruñea Hiriko Maratoi Erdi jendetsuan

Guaixe 2012ko maiatzaren 15a

Arrakastatsua izan da, oso, Beste Iruña klubak antolatutako Iruñea Hiriko 31. Maratoi erdia (20 km). Izena emanda zeuden 1.015 korrikalarietatik 919 iritsi ziren helmugara, Antonio Etxeberria buru zela. Etxeberriak ia bi minutuko aldea atera zion Habassa marokoarrari, akaso proba irabazteko faboritoa zenari. Emakumezkoetan, aldiz, Salima Charkik ez zuen barkatu eta ia 4 minutuko aldea atera zion Ana Llorensi. Sakandarrak ere txukun aritu ziren proban. Jose Jabier Maiza etxarriarra izan zen azkarrena, helmugara 58.a sartu eta gero (1:22:31). Sakandarrak Iruñea Hiriko Maratoi Erdian1.Antonio Etxeberria: 1:06:4658.Jose Jabier Maiza: 1:22:3164.Iñaki Lopez: 1:23:0779.Kaxi Estarriaga: 1:25:12164.Mikel Goikoetxea: 1:29:44220.Jose Ramon Asiain: 1:32:16342.Gorka Arratibel: 1:37:24343.Angel Tajuelo: 1:37:25452.Francisco Jose Juango: 1:41:14558.Migel Yerro: 1:45:05651.Iñaki Ezkirotz: 1:48:09741. Maria Isabel Maiza: 1:51:36789.Oscar Alonso: 1:54:20