Axioren aldeko pilota jaialdia Arbizun

Guaixe 2012ko maiatzaren 18a

Aizkotriala bukatu ondoren, igandean, 19:30ak inguruan pilota partida jaialdia antolatu du Axioren Lagunak taldeak Arbizuko pilotalekuan. Sarrera 10 eurokoa izango da. Herrien Arteko Pilota Txapelketa abianAbian da Nafarroako Pilota Selekzioak antolatutako Herrien Arteko Pilota Txapelketa. Bigarren mailako A multzoan Arbizu eta Altsasu taldeak ari dira lehian, eta hain zuzen ere bi taldeen arteko derbya jokatu zen asteburuan. Bina berdindu zuten. Haurren eta gazteen partidak Altsasuk irabazi zituen, eta kimuen eta seniorren lehiak Arbizuk. Asteburu honetan Arbizuk Ilunberriren kontra jokatuko du etxean, eta Ultzaman jokatuko du Altsasuk.