Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euriak ez zuen eragotzi larunbatean Jose Ignazio Floresen aldeko elkartasun jaialdia ospatzea. Hori bai, zenbait ekitaldi atzeratu behar izan zituzten. Atertu zuenean, goizean, Lakuntza eta Olatzagutiko erraldoiak ateratzeko aukera izan zuten eta kalejiran ibili ziren. Herri kirol saioa izan Erburua kiroldegian eta jendetza bildu zen. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu plazan izan ziren dantzari eta bertsolariei, baina Axioren aldeko kultur saioek ere erakarri zuten hainbaten arreta. Pilotalekuak, bestalde, 700 pertsonaren herri bazkaria hartu zuen. Ondoren, hainbat zozketa egin ziren. Izan zen, Axioren beraren hitzak entzuteko aukera ere, telefonoz Mexikorekin zuzeneko harremana egin baitzen. Musika eta bestelakoak ere izan ziren. Atzokoan, berriz, Arbizun 4x4 eta aizkolarien arteko proba mistoa bertan behera gelditu zen. Ez horrela pilota partidak. Hurrengo hitzordua ekainaren 9an izanen da Ziordian, musika jaialdi erraldoian. Garagarrilak 9, larunbata. Ziordian16:30ean Mural margoketa eta batukada.17:30ean Vendetta, Gatillazo, Kaleginez, Stupenda Jones, Disturbio, Kaotiko, Hesian eta Laket taldeen kontzertuak Txipudegian.