Berriro ere Jornet eta Kortazar nagusi Zegama-Aizkorrin

Guaixe 2012ko maiatzaren 22a

XI. Zegama-Aizkorri maratoia (42,1 km, 5.472 m desnibela)1.Kilian Jornet: 3:56:0632.Angel Arrieta: 4:33:4642.Ander Unzurrunzaga: 4:40:1158.Juanjo Goikoetxea: 4:52:1481.Jon Arrieta: 4:58:20282.Jose Antonio Salgado: 6:13:46 Euriak eta eguraldi hotzak baldintzatu zuten aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoi ezaguna, berez konplikatua den lasterketa are gehiago zailduz. 450 korrikalari inguruk hartu zuten irteera eta horietatik 387 iritsi ziren helmugara. Euriak, lohiak eta lainoak izugarri konplikatu zituzten probaren 42,195 kilometroak (5.472 metroko desnibela). Aratz, Aizkorri eta Aitxuri gainak igotzeko, baina bereziki jaisteko, zailtasun asko izan zituzten korrikalariek. Aurreikusi moduan Kilian Jornet kataluniarra izan zen jaun eta jabe, bere 5. Zegama-Aizkorri irabaziz. 4 minutu eta 36 segundo atera zizkion Luis Alberto Hernando bigarrenari. Lau orduko tartea jaitsi zuen korrikalari bakarra izan zen Jornet, eta probako errekorra gainditzeko bi minutu baino gutxiagora geratu zen. Baldintza metereologikoak kontuan hartuta, sekulakoa. Emakumezkoetan Oihana Kortazarrek altxatu zituen besoak lehenengo, Nuria Picasi ia 9 minutu aterata. Iazko argazkia errepikatu zuten Jornetek eta Kortazarrek, baina iaz sekulako berotzarra zena aurten hotza eta euria bilakatu zen. Aipatzekoa da eguraldi petralari aurre eginez ikusle mordoa bildu zela proba jarraitu eta korrikalariak animatzera. Sakandarrak gutxi izan ziren, baina onak. Angel Arrieta 32.a iritsi zen helmugara (4:33:46) eta Ander Unzurrunzaga 42.a (4:40:11). Sekulako maila eman zuten. Baita Goikoetxeak, Jon Arrietak eta Salgadok ere.