Grijalbak 13. garaipena eman dio Rural Kutxari

Guaixe 2012ko maiatzaren 22a

Afizionatuen mailako Rural Kutxa talde sakandarrak garaipenak biltzen jarraitzen du. Asteburuan Lehendakari Trofeoko lasterketa jokatu zen Markinan, hotzak eta euriak baldintzatutakoa. Irteera hartu zuten 111 txirrindularietatik soilik 57 heldu ziren helmugara. Esprint estuan Rural Kutxako Fernando Grijalba izan zen garailea. Valladolideko txirrindulariak denboraldiko laugarren garaipena lortu du, eta Rural Kutxak, aldiz, 13.a Bere taldekide Ramon Domene 7.a sailkatu zen. Rural Kutxak irabazi zuen taldekako sailkapena.