Asteburuan Espainiako Pistako Irristaketa Kopa jokatu zen Txantrean, benjamin, kimuen eta haurren mailan. 260 irristalari inguru aritu ziren, Madril, Valentzia, Katalunia, Asturias, Aragoi, Galizia, Leon, Andaluzia eta Euskal Herritik etorritakoak. Sekulako maila erakutsi zuten irristalariek, tartean sakandarrek. 6 irristalari sakandar aritu ziren. Haurren mailan Ines Moreno, Ainara Marcos, Amagoia Gomez eta Erkuden Madinabeitia, guztiak Altsasuko eskolakoak. Kimuen mailan Altsasu taldeko Unai Villalobos. Eta benjaminetan Anne La Puente, Olaztiko Sutegi taldekoa. Guztiek maila ona erakutsi zuten eta gogor egin zuten lan. Horren isla, Anne La Puentek podiumera igotzea lortu zuen, bigarrena izan baitzen 1.000 metro linean, zilarrezko domina eskuratuz. Asteburuan BartzelonaraSakanako irristalariak asteburuan Bartzelonara joango dira, kimuen, haurren eta jubenilen kategorietako Epainiako Zirkuituko Irristaketa Txapelketan aritzera.