Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amaiurrek Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako hirugarren saioa hartu zuen larunbatean. Kadeteen txapelketa mistoan (290 kilo) Andra Mari ikastolako taldeak bi puntu lortu zituen, hirugarrena sailkatuz. Sailkapen orokorrean Berriozargo BKE taldea da liderra (11,5 puntu), Txantrea bigarrena (9 puntu), Andra Mari hirugarrena (6 puntu) eta Berriozar azkena (3,5 puntu)Emakumezkoen txapelketan (260 kilo) Sakana taldea atzera ere onena izan zen, 3 puntu eskuratuz. Sailkapen orokorrean Sakanak daude buruan (6 puntu), Basaburua-Imotz bigarrena (4 puntu) eta Berriozar hirugarrena (2 puntu). Txapelketako azken jardunaldia igandean hartuko du Beteluk, goizeko 11:00etan hasita. Kadeteen mailan laugarren eta azken jardunaldia jokatuko da eta emakumezkoetan hirugarren eta azken jardunaldia. www.herrikirolaknafarroa.orgTxapelketako informazio guztia.