Elomendiko Liga bukatuta, Kopa abian

Guaixe 2012ko maiatzaren 22a

Despeditu da Elomendiko Futbol Liaga. Unziti izan da liderra (55 p.), Zizurko Ardoiri 5 puntuko aldea aterata. Sakanako taldeei dagokienez, Egiarretak estreinu bikaina egin du. 4.a sailkatu da, 37 punturekin. Puntu berberak lortu ditu 5.a sailkatu den Arakilgo Zalduak, aspaldiko denboraldi onena osatu eta gero. Gainera, kiroltasunaren saria jaso du Arakilgo taldeak. Egiarreta eta Zaldua Kopan murgildutaLiga despedituta, Kopari ekin diote Elomendiko ligan aritu diren taldeek. Egiarretak Errotazar hartuko du larunbatean Uharte Arakilen, 16:00etan. Eta Zalduak Rocaren kontra jokatuko du Lekunberrin.